Uxarte sagardo naturala

GURE SAGARDOA EGIN ETA GOZATZEKO OHITURA

Uxarte sagardoa Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarekin

Zornotzako gure baserrian sagardoa modu naturalean egiteko tradizioari eusten diogu, prozesuaren etapa bakoitza arretaz zainduz, gure lurraldearen nortasuna eta izaera islatzen dituen sagardoa lortzeko.
Gure sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deitura du eta %100 bertako sagarrez egina dago, ziurtagiri horrek ezarritako jatorri- eta kalitate-irizpideak betez.

EuskalSagardoa-1

Sagardoa etxeko sagastietan hasten da. Bertan, sagarrak arretaz biltzen eta hautatzen ditugu, eta, ondoren, elaborazio- eta heltze-prozesu naturalaren bidez, gure lurraren izaera eta nortasuna islatzen duen edabea lortzen dugu.

Sagarra

Etxe inguruko lursailetan dauden sagarrak bildu eta hautatzen dira, sagardoak bilatzen dituen oreka eta nortasuna lortzeko barietate egokiak aukeratuz.

Prentsa

Hautatutako sagarrak txikitu eta prentsatu egiten zukua lortuz.

Kupela

Mostoa kupelatan sartzen denean hasten da sagardoaren bidea. Bertan, naturaltasunez pausatu eta heltzen da, bere izaera eta zaporea garatuz, dastatzeko une egokira iritsi arte.

Botilaratzea

Gure sagardoaren zati bat botilaratu egiten dugu, sagardotegitik kanpo ere gozatu ahal izateko.

Gure sagardoa

Etxeko nahasketarekin egiten da, barietate garratz, gozo eta mingotsen artean aukeratuz. Sagarrak gure sagastian bertan biltzen dira, hainbat barietatez osatuta, eta sagar bakoitzaren jarraipen zehatza egiten dugu, heldutasunpuntu egokian jasotzen direla bermatzeko.

Euskal Herrian jatorria duten eta gure baserrian mendeetan zehar hobetu eta kontserbatu diren barietateekin bakarrik lan egiten dugu, sagardoaren elaborazioan ezaugarri onenak zaintzeko.

Gure sagastiak sagardotegia inguratzen du, eta horrek bermatzen du sagarrak fresko iristen direla ekoizpen-lerrora, garraioak kalterik eragin gabe.

Uzta oparoagoa izaten da bi urtetik behin, eta tarteko urteetan, berriz, apalagoa. Ekoizpena txikiagoa den urteetan, gure uzta inguruko baserrietako sagarrekin osatzen dugu, betiere Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren barruan erregistratutako sagastietatik datozen sagarrak erabiliz.