Menu tradizionala
BIZKAIKO SAGARDOTEGI TRADIZIONAL BATEKO ESPERIENTZIA
Sagardoa Kupeletik dastatzea.
Egin Txotx!
Uxarten, euskal sagardotegi baten benetako esperientzia biziko duzu: kupeletik zuzenean ateratako sagardoa, gastronomia tradizionala eta mahaiaren bueltan partekatzen den otorduaren berotasuna. Zornotzako gure baserrian urte osoan zehar bizirik mantentzen dugun ohitura.

Txotxaren ohitura
Txotx! entzun, eta kupeletik zuzenean etxean egindako sagardoa zerbitzatzeko errituarekin bat egiten duzu. Kupeletan dagoen sagardoa dastatzeko egiten den usadio zaharra da; eta, gaur egun Euskal Herriko hitzordu gastronomiko ezagunenetakoa bihurtu da.
Gure sagardotegi-menua
Gure menu tradizionalak sagardotegiko gastronomiaren plater adierazgarrienetako batzuk biltzen ditu, modu sinplean prestatuak eta produktu bakoitzaren zaporea errespetatuz.
BAZKARIA
Salda
Bakailao-tortilla
Zankarroia eta bakailao zatitxoak piperreekin
Txuleta edo baserriko oilaskoa entsaladarekin
Etxeko postreak
Sagardoa eta kafea
38€ (BEZa barne)


